top of page

Aitor Ruiz de Egino

"Mezundia"

2023ko martxoaren 3tik - 2023ko apirilaren 24ra

Aitor Ruiz de Egino.jpg

“Mezundia”

 

Aitor Ruiz de Eginok Hernanin, Adarra mendiaren magalean kokatutako industriagunetik, garatzen du bere lana.

Mendi horretatik eta bere ingurune naturaletatik sortzen diren ezuste eta misterioek liluratzen dute. Espazioak, bere formek, zuhaitzek, ibaiek, harriek, lanbroek eta animaliek kosmogonia oso pertsonal bat osatzen lagundu diote. Natur munduaren eta industria-ingurunearen arteko oreka beti ezegonkorrean bizi da, aldi berean, fusio eta eraldaketa, behaketa poetiko eta gure garaiko kronika den obra baten iruditeriaren oinarrizko zutabea. Mamut bera margotzeko beharra desagertu ez balitz bezala, edo orain berpiztuko balitz bezala, bere arbasoen jatorriari uko egiten ez dion testuinguru ezberdin batean berpiztuko balitz bezala, baina modernitateari bizkarra eman gabe, mitoak berrikusi eta hizkuntza hurbilago eta eguneratuago batera itzultzen dituena. Bere irudiak biologia metalikozko baso batean barrena promenatzean, bere animalia ezinezko eta zuhaitz totemikoen silueta, guztiz ezabatu gabe, ezkutatzen duen lanbro hori erreparatu genezakeen pasartean.

 

Aluminioa, bere lanetan nagusi, material ezin hobea dirudi baso horretarako. Bere argitasuna, bere arintasuna, bere leuntasuna, bere berotasuna, bere egoera metal eraldatu gisa, lurretik erauzi baina bi munduren erdibidean bizi den zerbait ezberdin bihurtua, hemen eraikitzen den obra bera bezala.

Aitorrek txikitatik bizi izan duen ingurunearen forma eta hizkuntzarekin jolastuz, bere sorkuntzei bizia ematea lortzen du.

bottom of page